Nekazaritza iraunkorra
Bizkaiko EHNEk lurrari lotutako nekazal ekoizpen ereduaren alde egiten du, ingurugiroa jagon, kalitateari garrantzia eman, produktu kimiko kutsagarririk baliatzen ez duena, eta baserritarrari ekonomikoki autonomia gehien eskaintzen dion nekazal jardueraren alde.
Eraberean, oso garrantzitsua iruditzen zaigu, baserritarrek beraien ekoizpenak transformatzeko autonomia lantzea, agroekologiaren alde egin, eta kontsumo lokala sustatzea, salmenta zuzenean ahalegin berezia jarriaz.
Horrela bakarrik bultzatu ahal izango dugu Elikadura burujabetza, ekoizleen alde bezala, kontsumitzaileen alde ere egiten duena. Modu berean, horrelako eredu agroekologikoak, nagusi diren nekazal politika neoliberalei aurre egingo die, euskal baserritarren eskubideak bermatuz.













