EHNE Bizkaia

    Español Euskara



Espekulazioak eta erregulazio ezak porrotera daramate esne sektorea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

2007an 906 hustiategik ekoizten zuten behi-esnea Hego Euskal Herrian.
Kopurua 684ra jeitsia zen 2011 amaierarako. %25 gutxiago.

Esne behiak

 

Abeltzaintzan oro har gertatzen den bezala, esne-behien sektoreak ere egoera larria bizi du. Ehunka baserritar jarduera bertan behera lagatzeko arriskuan egon daiteke. Egoera honen errudun nagusiak merkatu internazionala eta mundu mailan lehengaiekin egiten den espekulazioa dira.

Une honetan, esne industriek Hego Euskal Herriko esne ekoizleei litro bakoitzagatik ordaintzen dieten prezioa 0,27 eta 0,32 euro artean dago. Kopuru horrek ez du errekonozitzen baserritarrek eginiko lana. Prezio hori ez da nahikoa, inondik inora, eta ez du belaunaldi berrien inkorporazioa, sektorearen jarraipena, bermatzen.

Estatu mailan, Europan eta mundu mailan ere handitu egin da esne ekoizpena. Horrek, lehendik ere nahikoa ez eta, baserritarrek jasotako prezioaren jeitsiera berriak aurreikustarazten ditu. 20009koa bezalako egoerak errepikatzeko arriskua dago: prezioak ikaragarri jeitsi zirenez ekoizteari uzteko erabakia hartu zuen baserritar askok. Baina egungo pentsuaren etengabeko prezioaren igoerak larriagoa egiten du egoera. Prezioen krisi honen ostean Europako estatuetan emaniko errekuperazioa ez da gauzatu espainiar Estatuan. 2011ko abenduan europar prezioaren media 0,357 eurokoa zen litro bakoitzeko, eta Estatuan 0,328an zegoen. Esne industria sektorea estutu eta estutu ari da, urkatu arte.

Baserritarrek jasotako prezio eskasari ganaduaren gobernurako lehengaien prezioaren gorakada itzela gehitu behar zaio. Soja, artoa, garia, garagarra… mundu mailako espekulazioaren menpe dago hauen prezioa. Soja, esaterako, %80 garestitu da azken urtean. Ondorioa: baserritarrek esne litroagatik jasotzen dutena baino gehiago ordaindu behar dute pentsu kiloa.

 

Autonomia bultzatu

Hego Euskal Herriko esne ustiategien ezaugarria da pentsuarekiko duten dependentzia handia. Urte luzez administrazio ezberdinek kanpoko erosketetan oinarritutako ekoizpen eredu intentsiboa bultzatu dute. Ondorioa: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako esne ustiategiak Europa osoko menpekoenak dira.

EHNE-Bizkaiak neurri estrukturalak planteatzen ditu egoerari buelta emateko eta hauek jorratzeko deia egiten die insitutzioei:

- Prezioen Behatokia sortu, elikagaien kate osoa aztertzeko, hasi ekoizpen kostuetatik eta kontsumitzaileek ordaindutako azken preziora arte.

- Esne ekoizpena barne merkatura bideratu eta bertako ekoizleen komertzializazio eta transformazio ekimenak bultzatu.

- Ustiatekien menpekotasuna txikitzeko neurriak:

  • Belarki propioen erabilera bultzatu.
  • Bi aldeentzako onuragarriak izango diren akordioak bultzatu nekazari eta abeltzainen artean.
  • Proteinatan ugariak diren landareen ereinketak bultzatu, sojarekiko menpekotasuna txikitzeko Europa eta Euskal Herri mailan.
 

La Via Campesina

Baserri Bizia Aldizkaria

Baserri Bizia

BaserriBizia.info

  • El sector lácteo se moviliza en Bilbao y presenta propuestas de futuro
  • El granizo acaba con la producción vitícola para esta campaña de algunas zonas de La Rioja Alavesa
  • Llamamiento a la resistencia ante la entrada de excavadoras en las huertas de Arantzadi
  • El 1 de septiembre se inicia en Ipar Euskal Herria la movilización "Good Food March"
Iraila 2012 Urria 2012
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
No hay actividades previstas estos dias
Agenda osoa ikusi

sare sozialetan

Etxalde

>> Inicio Noticias Espekulazioak eta erregulazio ezak porrotera daramate esne sektorea

La leche es nuestro jornal

El consumo consciente y transformador (CCT) ha de tener cuidado con los planteamientos de culpabilidad. La contradicción forma parte de nosotros, pero nos genera malestar y por eso nos activamos: se convierte en motor de cambio, de experimentación y transformación. Nos ayuda a detectar aquellas cosas que podemos cuestionarnos. Pero si nos lleva a sentirnos culpables se genera un sentimiento de angustia que provoca la búsqueda de un alivio rápido a esa culpabilidad, que es más un lastre que un activador.

Gehiago irakurri...

La lucha del MST brasileño

El consumo consciente y transformador (CCT) ha de tener cuidado con los planteamientos de culpabilidad. La contradicción forma parte de nosotros, pero nos genera malestar y por eso nos activamos: se convierte en motor de cambio, de experimentación y transformación. Nos ayuda a detectar aquellas cosas que podemos cuestionarnos. Pero si nos lleva a sentirnos culpables se genera un sentimiento de angustia que provoca la búsqueda de un alivio rápido a esa culpabilidad, que es más un lastre que un activador.

Gehiago irakurri...

Nekasarea

Nekasarea kontsumo taldeen sarea. EHNE Bizkaiak bultzatu eta garatutako ekimena. 30 talde eta 600 familia baino gehiago.