Nekasarea Bizkaiko EHNEk abian jarritako ekimena da. Une honetan, astero astero 600 familia eta 30 ekoizletik gora ari gara produktuak modu zuzen eta etiko batean kontsumitzen.
Tokian tokiko ekoizpena: modu honetan bertako garapena bultzatzea, ekoizpenak eredu estentsiboetara eraldatzea eta elikagaien garraioaren eragin kaltegarriak gutxitzea lortzen da.
- Sasoian sasoiko produktuak: urte sasoiaren eta bildutako uztaren araberako produktuak izaten dira.
- Parte hartzea: ekoizle eta kontsumitzaileen artean elkarkidetza dago, talde berean daude. Kontsumitzaileek taldearen kudeaketa erabakitzen dute, baserrietara bisitak eginez ekoizpen jarduerak eta produktuak aztertzen dituzte,…
- Nekazaritza agroekologikoa: eskainitako produktuak modu ekologikoan ekoiztuak dira..
- Justizia soziala: elikagaien truke ordaintzen dugunetik hasita ekoizleen lan baldintzetara arte. Ekoizlearen lan baldintza duinak ziurtatzea eta kalitatezko produktuak modu onean eskaintzea dira helburu.
- Elikadura subiranotasuna: elikadura eskubidea da, ez negozioetarako erabil daitekeen merkantzia bat gehiago. Horregatik, erabakitzeko eskubideari lehentasuna ematen diogu: guk erabakitzen dugu zer jan nahi dugun eta jango dugun hori nola ekoiztu eta banatu.
+Video











Nekasarea
