Ekoizpen eredu intentsibo eta produktibista krisian dagoen une honetan, badira bestelako eredu batzuk ere, elikadura burujabetza helburu izanik, herri mailan ekoiztu, eta inguru lokalean kontsumitzeko helburuarekin sortuak ere badaude; ekonomikoki iraunkorrak eta sozialki onargarriak direnak gainera.
![]()
Kontua ez da soilik kontsumoa eremu lokalean garatzea, horrez gain, ekoizpen ereduak iraunkorra, estentsiboa izatea funtsezkoa da.
Esne behiena, Bizkaiko sektorerik garrantzitsuena da egun Bizkaian, eta sektore honetan aldaketak behar beharrezkoak dira gaur egun.
Intentsifikazioari eutsi barik, ekoizpen xumeagoak behar dira, eta Bizkaian daukagun bertoko produktu eta ekoizpenen kontsumo aukera baliatu behar dugu.
Ardi sektorean berriz, transformazioari salmenta zuzena gehitu behar zaio, eta eredugarri izan daiteke inguruan.
Okela behi eta txahalen kasuan, Erralde hiltegiak orain arte egin duen lana azpimarratzekoa da, bertoko baserritarren alde, eta sare lana posible dela erakutsiz -baserritarrak, harakinak eta hiltegia bera-, elikadura burujabetza helburu duten proiektuak posible izatez gain, beharrezkoak direla erakutsiz, bai ekoizleentzat zein kontsumitzaileentzat.













