Genero parekidetasuna, aukera berdintasuna
Emakume baserritarrak, luzaroan ikustezinak izan dira. Hala ere, nahiz eta ikusi ez, emakumeak funtsezkoak dira eguneroko elikaduraren gaian. Eurak izan dira, hain zuzen ere, baserria eta nekazaritza lurrari lotutako eredu batean murgildu dutenak, azoketan salmenta zuzena eginez, haziak gorde eta sailkatuz, biodibertsitateaz zainduz.
Nekazaritza jardunak gainera; soloan, kortan eta kanpoan egindako lanaz gain etxeko lana ere berarekin du, seme alaben ardura, etxeko nagusienen zaintzarekin batera.
Horregatik, emakume baserritarren lana ikusgarri egin nahi dugu, beraien lana onartua izan dadin. Horrez gain, emakumeen partehartzea sustatu nahi dugu, eta orain arte egindako lan guztia onartua izan dadila.
EHNEn bertan, emakumeen partehartzea bultzatu nahi dugu, sustatu, eta horretarako neurri eta baliabide guztiak jarriko ditugu, gaur egun emakumeen artean dauden kezkak bultzatuz eta aurrera ateratzeko baliabideak jarriaz.












